GERO AXULAR DANTZA TALDEAK, Donostiako Udaleko DONOSTIA KULTURA FESTAK sailarekin batera, baserritar jantzien lehiaketa antolatuko du Boulevardeko kioskoan (Donostia), #dotorejantzi ekimenaren barruan gauzatutako jardueren amaiera moduan. Lehiaketaren helburua da baserritarrez janzteko aukeretan baserritar jantziaren erabilera duina bultzatzea eta zabaltzea.

Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia.

Tokia: Boulevardeko kioskoa

Eguna: 2018ko abenduaren 21a, ostirala

Ordutegia: 11:30-12:45

  • Familiak: 11:30
  • Parte-hartzaile indibidualak (haurrak eta helduak): 12:00
  • Sari-banaketa: 13:30

GERO AXULAR DANTZA TALDEAK, Donostiako Udaleko DONOSTIA KULTURA FESTAK sailarekin batera, baserritar jantzien lehiaketa antolatuko du Boulevardeko kioskoan (Donostia), #dotorejantzi ekimenaren barruan gauzatutako jardueren amaiera moduan. Lehiaketaren helburua da baserritarrez janzteko aukeretan baserritar jantziaren erabilera duina bultzatzea eta zabaltzea.

Lehiaketan, bi alderdi baloratuko dira: alde batetik, jantziaren diseinua; eta, bestetik, jantziaren atal guztiak janzteko era egokia.

Tokia: Boulevardeko kioskoa

Eguna: 2018ko abenduaren 21a, ostirala

Ordutegia: 11:30-12:45

  • Familiak: 11:30
  • Parte-hartzaile indibidualak (haurrak eta helduak): 12:00
  • Sari-banaketa: 13:30

1. PARTE-HARTZAILEAK ETA KATEGORIAK

Kategoria hauetan parte hartu ahalko da:

Familia: gutxienez 3 kidek eta, gehienez, 5 kidek osatua egongo da, eta gutxienez heldu bat eta haur bat izango ditu (5-12 urte).

Haurren kategoria, nesken jantzia: 5 eta 12 urte artean.

Haurren kategoria, mutilen jantzia: 5 eta 12 urte artean.

Gazte eta helduen kategoria, emakumezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.

Gazte eta helduen kategoria, gizonezkoen jantzia: 13 urtetik aurrera.

Kategoria bakoitzean, gehienez ere, 20 lagunek edota familiak parte hartu ahalko dute, eta izen-ematearen ordena jarraituko da, toki libreak bete arte.

2. IZEN-EMATEAK

Parte-hartzaileek izena emateko aukera izango dute abenduaren 14ko 12:00etatik abenduaren 20ko 12:00ak arte, dotorejantzi.geroaxular.eus webgunean. Formulario bat bete beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek, eta ondoren, antolakuntzaren mezu bat jasoko dute, izen-ematea berresteko.
Parte-hartzaileek ondorengo datuak eman beharko dituzte:

• Izen-abizenak
• Jaiotza-data
• Bizitokia
• Helbide elektronikoa
• Telefono-zenbakia

Parte-hartzailea 18 urtetik beherakoa bada, bere aitak, amak edo tutoreak bete beharko du izena emateko inprimakia, parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina adieraziz eta bere datu eta irudiak erabiltzeko baimena emanez. Datuak babesteari buruzko indarrean dagoen legearekin bat etorriz, zera jakinarazten da: lehiaketan parte hartzeko eman diren datu pertsonal guztiak GERO AXULAR KULTUR TALDEAren (helbidea: Katalina Eleizegi kalea, 48, 20009 Donostia) ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, izen-ematea kudeatzeko eta informatuta mantentzeko helburuarekin. Antolakuntzak NANa eskatzeko aukera izango du, parte-hartzaileen adina egiaztatu ahal izateko.

Parte-hartzailea jakitun da eta baimena ematen du bere datu pertsonalak eta irudiak hedabideetan argitaratzeko, eta, hala, lehiaketa sustatzeko. Parte-hartzaileek une oro erabil ditzakete datuetan sartzeko, aldatzeko, ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzizko komunikazioa bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

3. EMANALDIA

Parte-hartzaileak beren kategoriaren desfilea hasi baino 10 minutu lehenago egon beharko dira, Boulevardeko kioskoan. Lehiaketan zehar, antolakuntzak deritzonaren arabera posatu/desfilatu beharko dute parte-hartzaileek.

Gero Axular Dantza Taldearen webgunean (dotorejantzi.geroaxular.eus) baserritar jantziaren inguruan argitaratutako aholkuak jarraitu izana baloratuko da.
Egoki jantzita ez dauden parte-hartzaileak deskalifikatu ahalko ditu epaimahaiak. Lehiaketako aurreko edizioetan lehen saria irabazi zuten jantziek ezingo dute lehiaketan parte hartu.

4. EPAIMAHAIA

Antolakuntza Batzordeak gonbidatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia. Horien artean,  Xabier Mendizabal jauna, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidentea, eta Ane Martínez andrea, jantzi tradizionalen diseinatzailea, izango dira. Epaimahaiak epai apelaezina emango du.

5. SARIAK

Sari-banaketa lehiaketa egingo den toki berean izango da, 13:30ean. Bertan izango dira Donostiako alkatea, Eneko Goia Laso jauna, eta Gero Axular Kultur Taldeko presidentea, Alfredo Badiola Arnedo jauna. Kategoria bakoitzean, irabazle absolutu bat egongo da.

Hauek izango dira sariak:

 KATEGORIA
Familia Trofeoa Familia-planak, 310 euroko baliokoak Opariak, 150 euroko baliokoak Dotore kita, 45 euroko baliokoa (familiako kide bakoitzarentzako bat)
Haurrak, nesken jantzia  Zapia Familia-planak, 60 euroko baliokoak Opariak, 70 euroko baliokoak Dotore kita, 45 euroko baliokoa
Haurrak, mutilen jantzia Txapela Familia-planak, 60 euroko baliokoak Opariak, 70 euroko baliokoak Dotore kita, 45 euroko baliokoa
Gazteak eta helduak, emakumezkoen jantzia Zapia Familia-planak, 30 euroko baliokoak Opariak, 150 euroko baliokoak Dotore kita, 45 euroko baliokoa
Gazteak eta helduak, gizonezkoen jantzia Txapela Familia-planak, 30 euroko baliokoak Opariak, 150 euroko baliokoak Dotore kita, 45 euroko baliokoa

 Sari-banaketan irabazlea ez badago, sariari uko egin diola ulertuko da.

6. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketan izena eman eta parte hartzeak adieraziko du xedatutako oinarri guztiak onartzen direla. Erregelamendu honen oinarriak betetzen ez badira, hautagaia deskalifikatuko da berehala. Erregelamendu hau aurretiaz jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea erreserbatzen dute antolatzaileek. Ordutegiak eta parte-hartzaileen paseak aldatzeko eta izen-emate gehiago ez onartzeko eskubidea ere erreserbatzen dute.

Gora joan