Zer da #dotorejantzi?

Gero Axularren ekimen bat da. Donostiako dantza-talde bat da Gero Axular, eta dantza eta musika tradizionalen ikuskizunetako jantziei jartzen dien ardurak bereizten du.

Ahalegin handia egin eta diru asko inbertitzen du jantzietan; guztira, 60 jantzi-diseinu baino gehiagoko 3.000 janzki baino gehiago ditu, eta guztiak daude Euskal Herriko jantzi tradizionalean oinarrituta, eta xehetasun guztiak ondo-ondo zainduz.

Hain da handia gaiaren inguruan duen kezka, non taldeko dantzariekin gauzatzen dituen jarduera orokorren barruan, sartu egiten baititu formakuntza-jarduerak, hala nola jantziari buruzko ezaugarriak eta jantzia bera nola erabili ikasteko tailerrak.

Duela astebete aurkeztu genuen #dotorejantzi ekimena, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan. Bertan, hainbat tailer egin genituen, baita desfile bat eta jantzien erakusketa bat ere.

Hona hemen, abenduaren 2an Tabakaleran ospatutako ekimenaren laburpen-bideo txiki bat:

 

 

Horrez gain, gure ekimenaren barruan programatu ditugun jardueren berri emateko eta baserritar jantziaren inguruko ezagutza zabaltzeko sortu genituen euskarriak eman genituen ezagutzera: janzteko aholkuen gidaliburua, baserritar jantzia ardatz duen liburua eta ekimenari eskainitako webgunea. Zer aurkituko duzue bertan?

Nabigazioadotorejantzi

  • Ekimenaren inguruko informazioa, aurkezpen-bideo zoragarri baten bidez azalduta
  • Baserritarrez janzteko aholkuak
  • Zapia jartzen, abarkak lotzen eta gerrikoa jartzen erakusteko bideoak
  • Ekimenari lotutako jardueren agenda eta albisteak
  • ...

 Egin bisita webgune berrira eta ikasi gehiago baserritar jantziaren inguruan!

 

dotorejantzi.geroaxular.eus

 

Gora joan