AGOTEAK
GERO AXULAR KULTUR TALDEAk bere ikuskizun berria, “Agoteak”, 2026ko apirilaren 19an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztu zuen bideo honetan ikusi daitekeen moduan:
Emanaldia zuzenean ikusteko aukera emango du berriro ere Gero Axular Dantza taldeak Abuztuaren 9an Donostiako Konstituzio plazan arratsaldeko 20:00etan.
"Agoteak" Gizarte irekiago, askatzaileago eta errespetutsuago baten aldeko aldarria da. Memoriaz, desberdintasunaz eta itxaropenaz diharduen ikuskizuna da. Bakoitzak nahi duen bidea aukeratzeko askatasuna aldarrikatzen du, baita gaur egungo gazteen balioa ere, nahiz eta gehienek presioa egin, dantza egitea aukeratu baitute.
GEHIAGO IRAKURRI
Babestu folklorea eta gazteria Gero Axularrekin!
Harro gaude albiste bikain bat partekatzeaz: Gipuzkoako Foru Aldundiak gure JARDUERA INTERES SOZIALEKO deklaratu du 2024-2027 aldirako, eta mezenasgo kulturalerako pizgarri fiskalei buruzko 2/2019 Foru Arauaren 5.4 artikuluaren b) eta d) apartatuetan egindako lana aitortu du.
GEHIAGO IRAKURRI








