Albisteak

Gero Axularrek #dotorejantziren ekintzen barruan egingo duen «Nola diseinatu eta josi euskal jantzi tradizionala» ikastaroa emakumeen baserritar jantziaren gona eta mantala egiteko aukera paregabea da.


#dotorejantzi ekimenak hainbat ekitaldi bideratu ditu azken hilabeteotan euskal jantzi tradizionalaren ezaugarriak hedatzeko eta baserritar jantziaren erabilera egokia sustatzeko.

Bereziki aipatzekoak dira San Tomas eguneko Baserritar Jantzien Lehiaketa, #dotorejantzi webgunea, zabalkunde-hitzaldiak eta euskal jantzi tradizionalari buruzko argitalpena: Harrotasunez, ez harrokeriaz.

2019-2020 ikasturtean ere hainbat ekitaldi jarri nahi dira martxan. Horietako bat da Donostia Kulturaren programazioaren barruan Aieteko Kultur Etxean urtearen azken hiruhilekoan (urria-abendua bitartean), larunbat goizetan eskainiko den ikastaroa, euskal jantzi tradizionala diseinatu eta josteko jarraibideak eskainiko dituena.

Ikastaroa euskal jantzien diseinatzaile batek eta euskal jantziak egiten trebatutako jostun batek eskainiko dute; biak Gero Axular Kultur Taldeko lankideak dira, eta ezagutza zabala daukate euskal jantzi tradizionalen ezaugarrien eta bereizgarrien inguruan, baita esperientzia luzea ere kalitate goreneko piezak egiten.

Urritik abendura bitartean, zazpi saio egingo dira, larunbat goizetan (11:00-13:00), eta haien esperientzia partekatuko dute bertara hurbiltzen diren guztiekin. Aukera paregabea, beraz, euskal jantziak tradiziotik datorkigun teknikak eta ezaugarriak zainduz egin eta moldatzen ikasi nahi duten guztientzat.

Matrikula-epea: irailaren 9tik 27ra. Animatu!

Klik egin hemen ikastaroaren programa ikusteko eta izena emateko

Gora joan