Zer eta nola ez jantzi

  • Botak, kiroletako zapatak, zapatillak...
  • Galtza bakeroak
  • Galtzerdirik gabe
  • Txamarrak edo egungo berokiak
  • Ilea jaso gabe edo mototsarekin
  • Zapia diademan moduan

 

 botas

 

berokia

 

 

  

 

 

 

 

converse

 

Ezer baino lehen, azpimarratu nahi dugu baserritarrez janzten garenean, ez garela mozorrotzen ari. Hain zuzen ere, gure arbasoak janzten ziren moduan janzten gara; horregatik, harrotasun eta errespetu osoz jantzi behar gara.

Gure arbasoak behartsuak ziren, eta egun osoa ematen zuten baserrian lanean. Txukunak eta garbiak izateaz gain, asko zaintzen zuten janzkera. Beraz, guk ere hala egin behar dugu.

Emakumeak bi eratara jantz dezakete goialdea: txanbrarekin edo atorra eta gerruntzearekin.

Txanbra
Lortzen zituzten oihalekin gustuko zuten erako blusa egiten zuten: mahuka harroak, estuak edo zabalak, kanezuarekin, alozekin, laukidunak, marradunak… biesak edo zintak ere jar zitzaketen, baina txanbra gonaren gainetik janzteko blusa zabala zen, eta gerrian estutzen zen mantalarekin.
Neguan, hotzetik babesteko, pañozko jaka lasai bat egiten zuten; eta, apaintzeko, zapi bat jartzen zuten lepoan.
Txanbraren gainean kaiku bat jantz zezaketen (artilearekin ehundutako jaka).

blusa


Atorra eta gerruntzea

Garaiko emakumeek erabiltzen zuten barruko jantzia da gerruntzea (ez txalekoa). Etxean zituzten oihal zatiekin egiten zituzten, horregatik izan ohi dira koloredunak. Lokarri bidez estutzen zen gorputzera, baina aurrealdean atorra ikusten zen, 3 cm inguru.
Gerruntzearen azpian barruko atorra zuri bat zeramaten: harizkoa eta leporik gabea. Lepoaren akabera hari urdin edo gorriarekin apain zezaketen. Atorrak zabalak dira, mahukak zabalak dituzte, eta lepoa, estua. Mahuketako oihala goialdean eta eskumuturretan jasotzen zen, abaraska eran, hari zuri, gorri edo urdinarekin. Atorrak ezin dira gonaren gainetik jantzi, ez eta gerruntze edo jipoirik gabe ere, ez baitute horrela janzteko akabera egokia.

Blusas y corpiñosManga blusa
Jipoia
Atorraren eta gerruntzearen gainean, jipoia janzten zuten; alegia, mahuka eta gorputz estuko jaka. Lokarri bidez lotzen zen, eta aurrealdea irekita geratzen zen (3 cm inguru) eta atorra ikus zitekeen. Lepoan zapi inprimatu bat janzten zuten, apaintzeko.


jubón


Bi kasuetan
Sorbaldetan zapi bat eraman zezaketen, baina ez zuten korapilo batez lotzen, baizik eta paparreko orratz batekin heltzen zuten edo muturrak mantalaren barrutik sartzen zituzten (beraz, ez ziren txikiak).
Neguan, hotz handiko egunetan, mantoi handiak erabiltzen zituzten, gorputz osoa estaltzeko. Hainbat eratakoa izan zitezkeen: franelazkoak, pañozkoak, marrazki koloredunekin, kaxmirdunak, marradunak… garai hartan topatu zezaketena, alegia.

Argibide bat
Ator koloreduna, inprimatua edo lisoa, lepoduna, puntillekin apainduak… ez dira inoiz gerruntzearekin janzten.

Gona

Gehienetan ikusten ditugun gonek gonamendelak edo petralak dituzte, beste oihal bat barrualdean, zintak, adabakiak... baina, zergatik? Gona baserrian lan egiteko erabiltzen zelako eta oso erraz apur zitekeelako. Behealdeak lurra edo sasiak ukitzen zituen, eta zati hori zen gehien gastatu, zikindu eta apurtzen zena. Kasu horietan ez zuten gona aldatzen; horren ordez, mendela erantsi edo zinta edo oihalekin errematatzen zuten. Atzealdea ere erraz higatzen zenez, adabakiak jartzen zituzten. Aurrealdea, ordea, ez zen hainbeste higatzen, mantalak ia gona osoa estaltzen baitzuen.
Gona hutsa eta mugimendurik gabea gera ez zedin, beste oihal bat jartzen zuten barrualdean, hala, gonak pisua hartu eta bizia izan zedin.
Euskal emakumeek oihal asko erabiltzen zuten. Ez zituzten lasaiera txikiko gonak erabiltzen: gonen eta azpiko gonen lasaierek beren alturaren bikoitza neurtzen zuten. Baserritarren gonak luzeak dira, ia orkatilerainokoak (baldin eta dantzatzeko ez bada). Gona aurrealdean elkartzen da, eta tolesak ditu atzeraka. Garai hartan ez zeukaten gomarik, beraz, zintekin lotzen zuten gona.
Lan egiten zeudenean, gona jaso ohi zuten, babesteko eta ez apurtzeko, baina, oro har, garai hartako emakumeek ez zuten azpiko gona erakusten.
Neguan, kotoizko gonak ez zien bero nahikorik ematen, horregatik, artilezko edo pañozko gonak janzten zituzten. Gona ezagunena gorria da, baina beste kolore batzuetakoa ere izan zitekeen. Gona horiek oso garestiak eta preziatuak ziren; askotan, arreoan zeuden, edo senargaiak emaztegaiari egiten zion oparia izaten zen.
Lehen aipatu dugun bezala, oihalak birziklatzen zituzten, horregatik erabiltzen zituzten adabakiz egindako gonak baita ere. Hala ere, badirudi inguru zehatzetan aurkitzen zirela; esaterako, Txorierrin edo Martutenen.

garazi

Azpiko gona

Azpiko gona, barruko jantzia izateaz gain, gonari  bolumena emateko erabiltzen zen, eta beti janzten zuten.
Aipatu dugun moduan, laneko une zehatzetan gona babesteko jasotzen zutenean ikusten zitzaien azpiko gona, baina, oro har, garaiko emakumeek ez zuten azpiko gona erakusten.
Normalean, kotoizko bi edo hiru oihal zatirekin egiten zituzten azpiko gonak. Behealdean parpaila zuten, eta hainbat eratara apaintzen zuten; adibidez, puntilla edo alozekin. Halere, ez zituzten koloretako zintak jartzen.

Pololoak

Pololoak beti erabiltzen zituzten. Oihal zuriarekin egiten zituzten, eta, normalean, belaunaren gainean estutzen ziren. Zangoa puntilla eta alozekin apaintzen zuten, baina ez zituzten inoiz koloretako zintak jartzen.

Mantala

Mantalak gonak bezain luzeak ziren (edo 5 cm gutxiagokoak), eta ia gona osoa estaltzen zuten. Hala, lan egiten zutenean, gona babesten zuten.
Batzuetan, mantalak jasotzen zituzten, zikinak zeuden zatiak ez ikusteko; horregatik ikusi ohi ditugu mantalak jasota.
Patrikak izan zitzaketen, gonamendala edo adabakiak, parpailak… eta hainbat oihal konbinatzen zituzten, baita hariarekin apaindu ere.

Gizonezkoen jantziak, oinetakoak eta txapelaz gain, bost atal ditu: galtza, alkandora, gerrikoa, txalekoa eta/edo brusa.

Galtzak
Galtzak pañozkoak edo franelazkoak izan daitezke, baita harizkoak edo lihozkoak ere (urteko garaiaren arabera); lisoak nahiz marraduna. Eremu batzuetan ere, goitik behera koloreko zinta bat jartzen zuten galtzak apaintzeko.
Emakumeen antzera, adabakiak erabiltzen zituzten galtzak konpontzeko.pantalón
Galtzek berezitasun bakarra dute: lotzeko era. Garai hartan ez zeuden gaur egungo bragetarik, ez baitzegoen kremailerarik ere. Hori dela eta, aurrealdean, botoiekin heltzen zen estalki bat zuten.
Ez zuten uhalik erabiltzen, bai, ordea, gerrikoa. Zabala zen, eta gogor estutzen zuten, lanean zeudenean giltzurrunak heltzeko balio baitzien.

camisa


Alkandora

Alkandorak zuriak eta zabalak ziren, baserrian ehundutako harizkoak edo lihozkoak. Mahukak ere zabalak ziren, eta, aurrealdean, paparra zuten, bainikarekin, alozekin, etab.

Txalekoa
Alkandoraren gainetik txalekoa janzten zuten.

Brusa
Ez ziren satin beltzekoak izaten -egun ikusi ohi ditugunen antzera-, kotoizkoak baizik (marradunak ere izan zitezkeen). Botoiekin apaintzen zituzten, baita brusaren oihaletik ateratako zintekin ere.kaiku

Jaka
Egun hotzetan, pañozko jaka bat erabiltzen zuten. Jakarekin kontrastea egiten zuen zinta bat erabiltzen zuten jaka azpiltzeko, lisoa izan ohi zen, eta lepoaren goialdean hegala izan zezakeen.

Kaikua
Hotzetik babesteko, artilezko jakak erabiltzen zituzten baita ere. Oro har, urdinak ziren, apaindura gorriak zituzten eta, heltzeko, artilezko borlak izaten zituzten.

 

 

 

1 orria 2 orritik

Gora joan